castellano | euskara
Logotipo de Tiz-Tuz

Tiz-Tuz Clínica Dental

itzuli >

Servicios

06

PADI

Bebe con un chupete azul

KAIXO, PADI NAIZ, ZURE IRRIBARREAK BETI IRAUTEA NAHI DUT

Horretarako eskaintzen dizkizut zeure hortzaginen urteroko azterketa eta beharrezko deritzedan aholku prebentibo eta tratamenduak: zure behinbetiko hortzeriako txantxar eta traumatismoen obturazioa eta pitzaduren ixtea.

Ez da barne hartzen esne-hortzen edo lehen hortzeriako piezen tratamendua, ezta ortodontziako tratamendua ere.

ENTZUN NIRE AHOLKUAK AHOA OSASUNTSU EDUKITZEKO

Eskuilatu hortzak otordu bakoitzaren ondoren. Ez jan goxoki gehiegi. Euskal Autonomia Erkidegoko haur populazio guztiarentzako hortz asistentziako programa. Baldin 7tik 15era urte badauzkazu, nik lagunduko dizut ahohortzetako osasun ona edukitzen, eta horrela zure irribarreak beti iraungo du.

PADI guztiz erabilterraza den zerbitzu prebentibo bat duzu. Zure gurasoek egin behar duten gauza bakarra “etxeko dentista” bat aukeratzea da, bidaltzen dizudan zerrendan, eta horrengana joan behar duzu zure hortzaginen urteroko azterketa egitera.

Hainbesteraino ze Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sortu baininduten, urtero ia 150.000 neskatomutiko atenditzeko, zeu bezala. Horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialekin lankidetzan dihardut.

EZ ZAIZU SOSIK KOSTAKO

Doakoa naiz. Eska ezazu aldez aurretik ordua eta eramazu honekin batera bidaltzen dizugun onarpen taloia, zeure Osasun Txartel Indibidualarekin batera, zeure “etxeko dentista”ren kontsultara.

Informazioko telefonoak

Osakidetza - Servicio vasco de salud
OSASUN SAILA - DEPARTAMENTO DE SANIDAD

ARABA
Tfno.:945 28 62 87

BIZKAIA
Tfno.:944 00 73 30

GIPUZKOA
Tfno.:943 00 64 65