castellano | euskara
Logotipo de Tiz-Tuz

Tiz-Tuz Clínica Dental

Actualidad

Ordenagailuz gidatutako Inplanteen Kirurgia

Ordenagailuz gidatutako Inplanteen Kirurgia

Zure irribarrea eraldatu
Denok irribarre ederra merezi dugu. Ez dugu zertan gutxiagorekin konformatu. NobelGuide sistemak galdutako hortz-haginen ordez behin betiko inplanteak jartzea ahalbidetzen du, modu erraz, azkar eta erosoan.
Samurragoa den aukera berri horren bidez, saio bakar baten ostean haginlariaren kontsultatik hortz-hagin berri eta erabilgarriekin atera ahal izango zara. NobelGuidek baino ez dizu Teeth-in-a-Hour lortu ahal izateko aukera ematen.

Erraza eta azkarra
Betiko inplanteen aldean abantaila asko dituen sistema bakarra da Nobel Guide. Dentistarenera joateko aldiak murrizteaz gain, bisitaldien iraupena ere laburtzen du.
Eta are gehiago, tratamenduaren osteko susperraldia desagertu egiten da, eta azkar batean has zaitezke zure betiko bizitza egiten.

Sistema honen bidez dentistak zu egon gabe egingo ditu prestaketa lan asko. Tratamendua hasi aurretik behin baino ez duzu joan beharko kontsultara.

Bi bisitaldi besterik ez: lehenean zure ahoaren eredua egingo dute; hurrengoan berriz, inplanteak eta hortz-hagin berriak jarriko dizkizute.

Prozedura eroso eta seguruak
NobelGuide sendabidea ez da batere bortitza, ez du zauririk sortzen eta horregatik ez da sendatze-aldirik behar izaten. Are gehiago, haginlariak doitasun-planifikazio erreminta oso sofistikatua erabiliko du, inplanteak behar diren lekuan jartzeko modu erraz eta seguruan.

Teeth-in-an-Hour
Ohiko tratamendu edo sendabideak erabilita, inplanteak orbaindu arte itxaron behar izaten da hortz-haginak jarri ahal izateko. Hilabeteak iraun ditzake prozesu horrek.
NobelGuidekin, berehala erabili ahalko dituzu zure hortz-hagin berriak. Tratamendua egin, eta azkar batean jan ahal izango duzu.

Irribarre ederra
Aukera ezazu gure Procera® zeramika-koroa eta irribarre ederra izango duzu. Procera© koroak inoiz sortu diren itxura berezkoeneko hortzak dira, zuretzat neurrira egokitutakoak, neurri-neurrikoak, politak eta era berean iraunkorrak. Procera® zeramika-hortzak metalik gabekoak dira, eta ez dituzte itsusiak diren marra beltzak uzten.

Nobel Biocare teknologia erabiliz jartzen diren Nobel Biocare inplanteak, irtenbide azkarra eta iraunkorra dira, ez dira batere erasokorrak hortzak galtzen direnean. Galdeiozu gaur bertan zure haginlariari. Teeth-in-an-Hour izateko aukera baduzu, zeren zain zaude irribarretsu egoteko?

Volver volver